Tintin erakusketa ibiltaria Deustuko eskolan!!!

Pasa den astetik Bibliotxokoa (http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html)  blogean esan genuenez Tintin abenturen erakusketa Bibliotekako eskolan dugu, 1. solairuan kokatuta,  hain zuzen, denok ikusteko aukera izateko. Erakusketa hau Eskolako Bibliotekak eramaten duen Irakurtzearen Planaren barruan dugu. Tintinen abenturen erakusketa datorren abenduaren 14ra arte izango dugu eskolan eta den-denok gonbidaturik zaudete ikusteko.


Ez dut denborarik izan argazkiak igotzeko baina laster igoko ditut zuek ikus eta goza ditzazuen baina zera esango dizuet: bai ikasleek, irakasleek eta familiek gustoko handiz hartu dutela erakusketa behin eta berriro adierazi baitute oso berezia dela eta gainera, "Musika Eskola" dugunez gero ere ikusle gehiago ditugu erakusketa honetan parte hartzeko. 

Bitartean Bibliotxokoaren blogean uzten dizkizuet galdera-sorta txiki bat abenduaren 7an egingo den zozketan parte hartzeko nahi izanez gero, saria: partxisa, liburu bat eta Tintin erakusketaren iragartzeko kartel bat. 

Galderak Bibliotxokoaren blogean idatz ditzakezue edo erakusketan bertan eskuragai dituzuen galdera-fitxategia bete eta liburutegian utzi!. Hona hemen Bibliotxokoan botaturiko galderak: http://bibliotxokoa.blogspot.com/2011/11/tintinen-abenturen-erakusketa-deustun.html 

Zozketa, abenduaren 7an egingo dugu. Parte hartu eta egon adi!
Animatu zaitez eta etorri erakusketa ikustera! 

GorritxoArgia (Bibliotekako Proiektuaren Arduraduna)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

GORBEIA

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO