Jolasa heuristikoa edo “altxorraren jolasa” 2 urteko ikasgelan
Jolasa honen bidez eskolako haur txikiei
“altxorraren kutxa”ren barruan bildu ditugun objektuak deskubritzeko aukera
ematen diegu. Umeek normalean plastikozko jostailuekin eta jostailu
estrukturatuekin jolasten dira, oraingo honetan txikiei usten dizkiegun gauzak egunerokoak
dira, gure inguruan ditugunak (kortxoak, pintzak, kutxak, tutuak, pilotak…) Umeen
eskuetan objektu hauek aldatzen dira, ikerketarako eta gozamenerako jostailuak
bihurtzen dira… Zentzumenen bidez objektuen arteko harremanak eta haien
ezaugarriak deskubritzen dituzte. Klasifikazioa, formak, ordena, kantitatea,
tamainak, mugimendu ezberdinak… manipulazioaren bidez hainbat kontzeptu barneratzen
hasi dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina