5. mailakoak suhiltzaileekin
Otsailaren 5ean, 5. mailako ikasleok
Miribillako suhiltzaileen egoitzara joan ginen. 71 zenbakiko Bilbobusa hartu
genuen eta ea Bilbo osoa zeharkatuz, heldu ginen. Izugarrizko eraikuntza,
benetan! Berri-berria da, badirudi zilarrezko paperez estalita dagoela.
Isabel, gure bila etorri zen eta berarekin
gauza asko ikasi genituen suhiltzaileen lanaren gainean. Batzuk praktikak
egiten zeuden, beste batzuek irteera bat izan zuten eta guk ikusi genuen zelan
abiatzen ziren, kaskoa eta tresnak hartuta.
Ibilgailu mota ezberdinak erakutsi zizkigun
Isabelek, eta batean igo ere egin genuen. Kearen gelan sartu ginen. Hor, eta
ilunpean, laberinto batean sartzen dira
praktikatzeko. Gutariko batzuek sartu nahi izan genuen, baina Isabelek ez zigun
utzi.
Gimnasioan udaltzain batzuk entrenatzen zeuden
eta gurekin hizketan aritu ziren. Ondoren, ikasgela batean pelikula bat ikusi
genuen. Eta amaitzeko, Isabelek kasko eta aldizkari bana oparitu zizkigun.
Berriz ere autobusa hartu eta eskolara itzuli
ginen poz-pozik!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina