Artigasen egon ginen
Laugarren mailako neska-mutilak Artigaseko
zabortegian egon ginen. Han birziklatzen ez den Bilboko zaborra joaten da
egunero. Kamioi pila. Birziklatzen dena; beira, plastikoa eta kartoia
lantegietara joaten da. Artigasen lurperatzen da beste zaborra mendi arteko
bailara batean. Monitoreen azalpenak entzun genituen, maketak ikusi (artean
sorpresaren bat), eta simuladorean pelikula ederra. Hamaiketakoa hartu eta
zaborra, ontzi berezietara bota eta
banatu genuen. Bueltan autobusean euskal kantak...Gogoratu, berrerabili,
birziklatu eta kontsumoa gutxitu. Asko ikasi eta oso ondo pasa genuen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina