Bilboko Arte Ederren Museora

Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren.

Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu.

Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu. 
Gu ere artistak gara!!!

4 urtekoak



5 urtekoak


Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php 

Iruzkinak

  1. Ibilaldi polita.
    Zein koadro politak margoztu dituzue!Benetako artista onak!
    Zorionak!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Blog honetako argitalpen ezagunak

PATIOKO JOLASAK/JUEGOS EN EL PATIO

GORBEIA

FAMILIA ETA IKASLEEI AGURRA