Gosari osasungarria 2015
Urtero bezala, ESKOLA OSASUNA zerbitzutik
aurkeztutako GOSARI OSASUNGARRIA deritzon programan parte hartu dugu. Programa
hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Zertan datza programa? Laburki azalduko dizuegu:
eskolan gosaltzean datza. Hau egin baino lehen, aurreko egunetan ikasleok
elikadura eta elikagaien gaineko lana bete dugu klasean.
Gero, eskolara datorren medikuak, tutoreak eta jantokiko arduradunarekin batera adosten
du gosaltzeko data. Gurasoei horren berri ematen zaie,
egun horretan seme-alabak gosaldu barik bidaltzeko etxetik.
Eta listo! Eskolara
heldu, motxilak eta jakak ikasgelan utzi, jangelara jeitsi eta...gosaltzera!
Denok batera, ikaskide guztiok elkarregaz. Aurten, denetarik izan dugu: esnea,
kolakao, zerealak, galletak, ogia, bananak, mandarinak, sagarrak eta madariak.
Bukatutakoan,
medikuak hortzetako eskuila bana oparitu digu. Jantokia txukun-txukun utziz
gero, ikasgelara igo gara berriro.
Bapo gosaldu ondoren, prest egon gara eskola
orduei aurre egiteko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina