Guggenheim Museora joan ginen
Otsailaren
12an Guggenheim Museora joan ginen bost urteko ume guztiak. Zoragarria izan
zen! Eguraldia oso euritsua izan zenez, zoritxarrez autobusez joan behar izan
ginen. Bertan, Richar Serraren arte lanak ikusi genituen: Sugearen labirintoa
egin genuen, barraskiloz bihurtu ginen, hartzaren kobazuloetan sartu ginen.
Dibertigarria izan zen. Amaitzerakoan, tailerra egin genuen, Puppy txakurra
margozten ibili ginen eta Serraren lanak birmoldatzen saiatu ginen. Azkenean, autobusaren
bila joan ginenean, txaparrada ederra jaso genuen. Baina, ederto pasa genuen!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina