Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan
Maiatzaren
20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen.
Lehengo
abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna
zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!!
“Museoa
deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez
haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa
egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu
ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez
hausnarketa ahalbidetzen du.
Eta,
noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta
gazteluko txirristetan gozatzera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina