2012/06/20

Kulturartekotasun eguna ospatu genuen


Ekainaren 1ean gure eskolan Kulturartekotasun eguna ospatu genuen.
Oso giro ederra eta lasaia eduki genuen. Famili askok euren  jaioterriko janari ezberdinak ekarri zituzten denon artean dastatzeko.  Urtetik urtera famili gehiagok parte hartzen du egun honetako ospakizunean. Aurten ekintza berri moduan familien abesbatzak beste herrialde batzuetako  kantu batzuk abestu  zituzten  eta  5 ikaslek haizezko instrumentuekin kontzertu txiki bat opa ziguten.



iruzkinik ez: