2012/06/22

Solasaldi literarioak eta Talde elkarreragileak

Ikasturtean zehar hainbat solasaldi egin dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean liburu ezberdinak eta interesgarriak irakurri ondoren, denon artean iritziak trukatu ditugu. Oso gustora ibili gara eta hurrengo urtean jarraituko dugu. Nola ez!

Talde elkarreragileak ikasturte hasieratik astero eta astean behin egin dugu, matematika arloan. Ikasturtean zehar beste gela batzuk gehitzen joan dira, boluntarioak lortu ahala. Ikasteko aukera izan da, ikasle eta boluntarioekin batera ikasi dugu. Umeak oso pozik egon dira.


iruzkinik ez: