Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: 2015
Gosari osasungarria 2015
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Urtero bezala, ESKOLA OSASUNA zerbitzutik aurkeztutako GOSARI OSASUNGARRIA deritzon programan parte hartu dugu. Programa hau Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleei zuzenduta dago. Zertan datza programa? Laburki azalduko dizuegu: eskolan gosaltzean datza. Hau egin baino lehen, aurreko egunetan ikasleok elikadura eta elikagaien gaineko lana bete dugu klasean. Gero, eskolara datorren medikuak, tutoreak eta jantokiko arduradunarekin batera adosten du gosaltzeko data. Gurasoei horren berri ematen zaie, egun horretan seme-alabak gosaldu barik bidaltzeko etxetik. Eta listo! Eskolara heldu, motxilak eta jakak ikasgelan utzi, jangelara jeitsi eta...gosaltzera! Denok batera, ikaskide guztiok elkarregaz. Aurten, denetarik izan dugu: esnea, kolakao, zerealak, galletak, ogia, bananak, mandarinak, sagarrak eta madariak. Bukatutakoan, medikuak hortzetako eskuila bana oparitu digu. Jantokia txukun-txukun utziz gero, ikasgelara igo gara berriro. Bapo gosaldu ondoren, prest egon ga...
5 urtekoak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Urrian, 5 urteko gelako ume guztiak Areitz Soroa baserri eskolara joan ginen. Goizean zehar, ogia eta sagar zukoa egin genituen apurka-apurka, eta arratsaldean, bazkaldu ondoren, bertan zeuden animaliak ikustera joan ginen: txerria, ahuntzak, oiloak, ahateak, ardiak, untxiak… Oso dibertigarria izan zen benetan! Asko ikasi genuen eta itzultzeko gogoz geratu ginen!
Irailean eta urrian bi urteko umeak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Bilboko Arte Ederren Museora
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Maiatzean 4 eta 5 urtekoak Arte Ederren Museora joan ginen. 4 urtekoak lehen aldiz hurbildu ahal izan dira museo batera; 5 urtekoek, berriz, pasa den ikasturtean irteera hau egin zuten eta abenduan Guggenheim Museora joan ziren. Bisitaldi honetan kontaktu zuzen, atsegin eta parte-hartzailea izango dute museoarekin eta artearekin. Artea ikusteaz gain eta begien bistan dutenari buruzko iritzia emateaz gain, haurrek zer den museo bat jakin ahal izango dute, zertarako balio duen, zer dagoen museoaren barruan eta batez ere, bisita honekin gozatzeko aukera eskaintzen diegu. Eskolara itzuli garenean museoan ikusitakoak gure margotegian arte lanak burutzeko ideiak eman dizkigu. Gu ere artistak gara!!! 4 urtekoak 5 urtekoak Bilboko arte ederren museoa: http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
5 urtekoak Basondora joan ginen
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Eguzki-Sistema 5 urte A-B
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
Euskal astea 2015
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
2015 Aratusteak
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
5 urtekoak Guggenheimen
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Egilea:
CEP Deusto HLHI
5 urteko ikasleak irakasleekin lagunduta Guggenheim museora autobusez joan ginen abenduan. Hor Pupi txakurra ikusi eta gero museora sartu ginen. Bi taldetan bananduta eraikina barrutik behatu genuen: formak, koloreak, espazioak…, guztia Guggengeimeko andereñoak azalduta. Ondoren artelan batzuk begiratu genituen eta tailerretara joan ginen margotzera. Amaitu eta gero berriro autobusez itzuli ginen eskolara gure artelanekin. Oso ondo pasatu genuen.