Mezuak

Hiriak eta haurrak

Azaroaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Haurren hiriei buruz jardunaldi batzuk egon ziren. Gure eskolako 5.eta 6.mailetako ikasle batzuk bertan parte hartu zuten eta han euren iritziak jasota gelditu ziren. Gure Bilboko udala Haurren Hirien sarera atxikituta dago, umeen begirada eta parametroetatik abiaraziz hiriak, birpentsatu eta eraldatzeko xedearekin. Arratsaldez helduekin batera lau lan eremutan hausnarketa eta proposamenak egin zituzten: hirigintza eta haurtzaroa, parte-hartzea eta haurtzaroa, haurren eskubideak, jolas eta hiria eta komunitatea, ikaskuntza eta hiria. HerriLaborategiak Francesco Tonucciren haurren Hiria proiektua aurkezten du. Berak,  Francesco Tonuccik mahai ingurutan batutakoa aztertu ondoren, bere ondorioak azaldu zigun denoi: 1.-Hiriak pertsonentzako izan behar direla eta ikasleek lasai eta ziurtasun guztiekin eskoletara bakarrik etorri beharko zirela. 2.-Etxerako lanak ez zirela egon beharko (oso txalotua ikasle guztien ...

Barraskiloak eta Udaberria

Hondartzara goaz

HONDARTZARA GOAZ   from Lourdes on Vimeo .

PREST! aldizkariaren 169. zenbakian

Irudia
Maiatzean, Deustuko eskolak,   “PREST!” aldizkariaren 169. zenbakian “Euskara da euskaldun egiten gaituena” artikulua argitaratu du. 

Haur hezkuntza Arte Ederren Museoan

Maiatzaren 20an 4 eta 5 urteko ikasleak Bilboko Arte Ederren Museora joan ginen. Lehengo abentura Deustuko eskolatik oinez joatea izan zen, Deustuko kaletik, Euskalduna zubi gainetik, parketik... eta azkenean Museoa !!! “Museoa deskubritu” programan eskainiko ibilbidea egin genuen. Programa honen bidez haurrek Museoa ezagutzen dute, leku ezberdinetan dauden lau arte lanen behaketa egiten dugu. Artelanen aurrean jesarrita segundo batzuetan isilik aztertu ondoren , banan banan haien iritzia ematen dute, irakasleak galderak eginez hausnarketa ahalbidetzen du. Eta, noski, bisitaldia ondoren... haurrentzat parkean dagoen gunean , zabuetan eta gazteluko txirristetan gozatzera.

2 urteko umeak eta frutak

2 urteko umeak

Euskal astea ondo hasteko...